EUSKADIKO V. FILOSOFIA OLINPIADA

Martxoaren 24an, Euskadiko V. Filosofiaren sari banaketa ospatu zen Eibarko Armeria Eskolan. Laudio BHIk modalitate guztietan finalistak izan dituenez, hara hurbildu ginen Mugak eta Justizia Globalari buruz hausnartzera. Gure ikasle batzuk lehiatu ziren euren lanak defendatuz epaimahai baten aurrean eta emaitzak ezinhobeak izan dira

LAUDIO BHIko ikasleak

  • Dilema moralean, DBH3.ko Sakina Abdelmadjidek 2. postua lortu du eta Patience Idemudia irabazle suertatu da. Hortaz, Patience apirilaren 28an Adejen (Tenerife) ospatuko den estatu mailako finalean lehiatuko da berriro Euskadi ordezkatzen. Andere Ramírez eta Maider Valle goi-mailako finalistak izan dira modalitate honetan.
  • Argazkilaritza filsofikoan, DBH3.ko Maider Vallek, 2. postua lortzeaz gaian, UEUk euskarazko aurkezpenik onerari eskainitako Laratz saria ere eskuratu du. 
  • Honez gain, Ekain Aretxagak, Oier Pérezek, Oneka Bergarak eta Nawal Kadaouik  finalista postuak lortu dituzte disertazioan, argazkilaritzan eta marrazketa modalitateetan.

Gainera, Sakina, Maider eta Patience EITBra joan ziren martxoaren 30ean euren esperientzia azaltzeko. Goizalde Landabasok aurkezten duen Hágase la Luz irratsaioan hartu zuten parte. Esteka honetan duzue elkarrziketa osoa entzungai: