INGELESA INDARTZEKO PROIEKTUA

IES Laudio BHI 2013-2014 ikasturtean hasita ari da proiektu hau garatzen. 25 ikasle inguruko talde bat sortzen da urtero eta helburua, batez ere ingelesa hizkuntzaren ezagupena sendotzea da, edukinak ikastearen bidez. Izan ere, eguneroko ikaste prozesuan hizkuntzaren erabilpenaren garrantziaz ondo ohartuta gaude eta horri bidea eman nahi diogu gureikastetxean.

Hortaz, curriculumaren hainbat arlo ingelesez irakasten dira DBHn. Lehenengo mailan Balio zibikoak eta Gorputz Hezkuntza, bigarren mailan Teknologia eta Gorputz Hezkuntza, hirugarren mailan Geografia-Historia arloa eta, laugarren mailan, Gorputz Hezkuntza ikasgaia. Horrela bada, gure ikasleriak geroan izango dituen hizkuntza beharrak asetzen lagunduko dugunaren konfiantzadugu.

Ingelesa Indartzeko Laudio