HEDATZE PROIEKTUA

Laudio BHIko eskola-komunitateak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak barne antolamendua berriztatzeko HEDATZE proiektuarako 2022ko apirilaren 26ko deialdian parte-hartzea erabaki zuen.

HEDATZE proiektua aukera paregabea da gure ikasleei beste irakas-testuinguru bat eskaintzeko eta haien eskola-arrakasta berbideratzeko. Ekimen hau ikastetxeko ekitatea bermatzeko ere oso lagungarria izango zaigulakoan gaude, aisialdi-aukera dohakoak eskainiz eta hezkidetza eta bizikidetza une aberasgarriak bultzatuz.

Helburu orokorrak

  1. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua hobetu, arratsaldean esparru zabalagoa eta malguagoa eskainiz, gure hezkuntza eskaintza aberastuz eta Eskola Komunitate osoko partaidetza bultzatuz. 
  2. Hezkuntza Komunitate osoari arreta gehiago eta era zehatzagoan eskaini, bereziki gehien behar duen ikasleriari (EKITATEA) eta baita gehiago eskatzen duen ikasleriari (BIKAINTASUNA); ikasleei kalitatezko heziketa, integrala, aberatsa eta euskalduna bultzatuz.
  3. Ikastetxeak Hezkuntza Komunitateari eskaintzen dizkioten hornikuntzari etekina ateratzea, batez ere gelei, ordenagailuei, bideo-audio ekipamenduei, kirol-instalazioei… ikasleei beste aisialdi aukerak eskaintzen , dohainik eta euskaraz.
  4. Ikastetxearen giroa hobetu (eguerdiko eta arratsaldeko diziplina arazoak murriztu), ikasleen bizikidetza uneak malguagoak eta lasaiagoak sortuz.
  5. Ikasleen hezkuntza-arrakasta hobetu (errefortzu orduak, ikasketa autonomoa bultzatuz…) eta oinarrizko konpetentziak indartu, batez ere, hizkuntzetan eta ikas-autonomian.