Zure parte-hartzea behar dugu!

Laudio BHIko familiei zuzentzen gatzaizue zuen seme-alaben hezkuntza-prozesuan parte hartzera animatzeko, ikastetxeko estamentuetan parte hartuz. Familiak institutuan inplikatzeko eta lankidetzan aritzeko behar horretan sinesten dugu; horregatik, IGEan ikastetxearekin batera lan egiten dugu, institutuak eskaintzen dituen proiektuak eraikitzeko eta, horrela, seme-alaben hezkuntza-garapenean parte hartzeko.

Zuen parte-hartzea gauzatzeko bi aukera hauek eskaintzen dizkizuegu:

  1. Hezkuntza-komunitateko ordezkaritza-organo gorena (OOG) eta erabakiak hartzeko organo gorena, hezkuntza-komunitateko kide guztien ordezkariekin. Karguak hiruhileko honetako hauteskundeen bidez berritzea; hauteskunde horietan, botoa emateko eskubidea erabiltzeaz gain, ordezkari gisa aurkez zaitezkete.
  2. IGE ikasleen gurasoen elkartea. Familia gisa parte har dezakezu elkartuta (urteko familia-kuota) edo batzordean sartuta (konpromiso pertsonala IGEaren antolaketan eta kudeaketan).

Anima zaitez eta eman izena IGEan, ondorengo orri hau tutoreen bidez entregatuz, edo nahiago baduzu ige@laudiobhi.eus  helbidera bidaliz.

IZEN EMATE ORRIA