Adimen edota zentzumen desgaitasun desberdinei lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten gazteak helduen bizitzarako trantsizioan laguntzea da gela honen helburua.

ESKOLATZEA

Ikasketa hauetako eskolatze garaia:  matrikula egiten da 16 urte betetzen den urtean eta 20 urte izan arte luzatzen da, nahiz eta Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko maiatzaren 30eko 77/2023 dekretuak, salbuespen gisa 21 urte izan arte luzatzea ahalbidetzen duen.

EDUKIAK ETA EGITURA

Zereginen ikaskuntzarako gelan burutzen den ikasketa prozesuak lau urtetan luzatzen da, bi zikloetan banatuta:

  1. Oinarrizko ikasketak
  2. Ikasketa espezifikoak.

Lehenengo zikloa edo oinarrizko ikasketak, 16 eta 18 urte bitartean garatzen da, eta 4 prestakuntza esparru hartzen ditu:

  • Komunikazioaren esparrua.
  • Norberaren autonomiaren esparrua
  • Trebetasun sozialak eta komunitatean sartzearen esparrua
  • Lanbidearen orientazioaren esparrua

 

Bigarren zikloa, ikaskuntza espezifikoena,  18 eta 20 urte bitartean garatzen da, eta prestakuntza esparru hauek hartzen ditu:

  • Oinarrizko formakuntza
  • Tutoretza eta lan orientazioa
  • Izaera profesionala duten ikasketa espezifikoak.
  • Jarduera osagarriak.

 

Ikaskuntza espezifikoen zikloak lantokiko prestakuntza garaia barne hartzen du lan berezi edo arruntetako lantokietan, ikasleen baliabideei egokitutako ezaugarriekin.

Hona hemen ikasleek egindako ekintza batzuen argazkiak

Oinezkoak

Bide Segurtasuna

ZIG gelako ikasleok bide-segurtasuna ikasten. Oinezkoen seinaleak ezagutu ondoren, mural bat osatu genuen.

Kontsumobide

Kontsumo Arduratsua

Azaroaren 8an kontsumobideko tailer bat egin genuen. Tailer horrek “¿Cómo nos venden lo que comemos?” zuen izena.  Besteak beste, ondorengoak ikasi genituen:

  • Iragarkietan agertzen den informazioa kritikoki hausnartzea.
  • Osagaien ordenak jakietan, hauen kantitatea adierazten dutela.
  • Jaki osasungarriak aukeratzen.
  • Iragarkietan agertzen diren jakiak ondo ezagutzea eta osasungarriak diren ala ez baloratzea.

Hausnarketa polita egin genuen, askotan ez dakigu zer gauden kontsumitzen!

Bilbo

Berreginen Museoa

Azaroaren 22an “Museo de reproducciones” -era bisita. Bertan konstelazioekin erlazionatutako zenbait istorio ezagutu eta jainko eta jainkosa ezberdinen estatuak ikusi genituen. Amaitzeko, tailer bat egin genuen eta bakoitzak bere horoskopoan oinarrituta bere konstelazioa egin zuen.

Birziklatu, Gutxitu eta Berrerabili

Birziklapena

Gelan, birziklapenaren garrantzia lantzen. Ikasitakoa mural batean jarri genuen.

Bilbo

Aireportuan

Bidaia bat egiten dugunean zertan fijatu behar garen ezagutzeko irteera aireportura. 

Bilbo

Doña Casilda parkea eta inguruak

Urrian, Bilbora irteera. Bertan, beste institutuko ikasleekin elkartu eta Doña Casilda parkean dauden zuhaitzen aurkezpenak egin genituen. Paseotxo polita egin genuen, Bilbotik eta Guggeheim museotik ibili ginen.