Material didaktikoei eta Curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko Programa argitaratu da
Ebazpena
Programaren xedeak dira zentroen parte-hartzeko oinarriak ezartzea eta zentroek erabiltzen dituzten material didaktikoak zein curriculuma garatzeko baliabideak, euskarri inprimatuan edo digitalean, diruz laguntzea, baita horiei lotutako lizentzia digitalak finantzatzea ere.
DOKUMENTAZIOA
Programa hiru lerroren bidez finantzatuko da:
a) Inprimatutako materiala berrerabiltzea.
b) Material didaktikoa eskuratzea, edozein formatutan.
c) Erabilpen orokorreko curriculum-materiala, edozein formatutan.
Programaren alderdi nagusiak
Finantziazioa
- Hezkuntza Sailaren ekarpena:
- 35 € Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzeko.
- 103 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasle bakoitzeko.
- Ikasle bakoitzaren ekarpena: Ikasleek urtero egin beharreko banakako ekarpenak honako hauek dira:
-
- 27 € Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
- 30 € Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
- 31 € Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
- 41 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
- 45 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
Eskuratzeko Prozedura
Ikasturtea hasi aurretik, ikasturtean zehar erabiliko diren material didaktikoen eta curriculuma garatzeko baliabideen zerrenda emango die ikastetxeak ikasleei; material horiek EKk zehaztutako saltokietan erosiko dira. Materialak eta baliabideak aurrez adierazitako saltokietan edo hornitzaileetan jaso behar dira, ikastetxeko batzordeak ezarritako prozeduraren arabera. Hondatutako materialaren zein baliabideen kasuetan, horiek berrezartzea ikastetxeari dagokio, baita berezko material didaktikoak ekoizteko beharrezkoak izango dituen materialak zein tresnak eskuratzea ere.
Erabilera eta zaintza
1.- Ikastetxeak erabakiko ditu honako hauek:
- Ikasleen esku utzitako material didaktikoak eta curriculuma garatzeko baliabideak erabiltzeko eta zaintzeko arauak.
- Arduradunari dirua eskatzeko prozedura, material eta baliabide horiek galtzen baditu, edo ezin badira berrerabili behar bezala zaindu ez dituelako edo hondatuta daudelako.
- Hartuko diren neurriak arduradunak eskatu zaion dirua ezarritako epean ordaintzen ez duenean.
2.- Berrerabil daitezkeen material didaktikoak eta curriculuma garatzeko baliabideak Hezkuntza Administrazioarenak izango dira, eta, ikasturtea amaitu ondoren, ikastetxean bertan geratuko dira hurrengo ikasturtean berrerabiltzeko, ongi zaindu direla eta hurrengo ikasturtean berrerabiltzeko moduan daudela egiaztatu ondoren.















