GARRAIO IBILBIDEAK

HAUEK DIRA 2022-2023 IKASTURTEAN ESKOLA GARRAIOKO IBILBIDE EZBERDINAK

  • A0037 OROZKO-LAUDIO
  • A0038 OKONDO-GARDEA-LAUDIO
  • A0039 OROZKO (Urigoiti)–LAUDIO
  • A0040 OROZKO-ARETA-LAUDIO
  • A0220 OROZKO (Auzoak)-LAUDIO

AUTOBUSEKO ARAUAK

Garraiatuak diren ikasle guztien segurtasuna bermatzeko autobusean bete beharreko oinarrizko arauak:

  • Autobusean adi gidariaren oharrei. Bera da arduraduna eta kasu egin behar zaio beti.
  • Autobuseko txartela derrigorrez eraman behar da bermatzeko autobuserako sarbidea.
  • Ikasle bakoitza bere jesarlekuan eseri behar da, segurtasun uhala lotuta.
  • Istripu bat egotekotan, aseguruak ez ditu bere gainean hartuko segurtasun uhala lotuta ez daukaten ikasleak. Gainera, 300 €-ko isuna jaso daiteke.
  • Autobusa martxan dagoenean jesarrita egon behar da uneoro.
  • Ikasle bakoitzak bere garraio txartela eta dagokion jesarlekua zaindu behar du, eta kalteak egotekotan ikasleak ordaindu beharko ditu.
  • Ez da onartuko segurtasuna kolokan jartzen duen inolako jokabiderik.  Ikastetxean eskatzen den portaera bera agertu beharko da, arauak berberak baitira bi tokietan.
  • Txartela galtzekotan, 5 € ordaindu beharko dira berria eskuratzeko

Arau hauek ikasle guztiei gogorarazteak guztion onura ekarriko du. 

Eskerrik asko.

 

eskola_garraioa