IZENA EMATEKO: martxoaren 27tik apirilaren 21era

23-24 ikasturtean Laudio BHIn Batxilergoa  egiteko aurrematrikula epea martxoaren 27an hasi eta apirilaren 21ean bukatuko da. Ikastetxeko idazkaritzan edo online egin daiteke, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez (Ikasgune). Matrikulatzeko epea ekainaren 19tik uztailaren 4ra bitartean izango da.

Aurten Batxilergo artistikoko “ate irekiak” antolatuko ditugu, martxoaren 21ean arratsaldeko 17:00etan.