EUSKADIKO V. FILOSOFIA OLINPIADA
Martxoaren 24an, Euskadiko V. Filosofiaren sari banaketa ospatu zen Eibarko Armeria Eskolan. Laudio BHIk modalitate guztietan finalistak izan dituenez, hara hurbildu ginen Mugak eta Justizia Globalari buruz hausnartzera. Gure ikasle batzuk lehiatu ziren euren lanak defendatuz epaimahai baten aurrean eta emaitzak ezinhobeak izan dira
LAUDIO BHIko ikasleak
- Dilema moralean, DBH3.ko Sakina Abdelmadjidek 2. postua lortu du eta Patience Idemudia irabazle suertatu da. Hortaz, Patience apirilaren 28an Adejen (Tenerife) ospatuko den estatu mailako finalean lehiatuko da berriro Euskadi ordezkatzen. Andere Ramírez eta Maider Valle goi-mailako finalistak izan dira modalitate honetan.
- Argazkilaritza filsofikoan, DBH3.ko Maider Vallek, 2. postua lortzeaz gaian, UEUk euskarazko aurkezpenik onerari eskainitako Laratz saria ere eskuratu du.
- Honez gain, Ekain Aretxagak, Oier Pérezek, Oneka Bergarak eta Nawal Kadaouik finalista postuak lortu dituzte disertazioan, argazkilaritzan eta marrazketa modalitateetan.