Material didaktikoei eta Curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko Programa argitaratu da

Ebazpena

Programaren xedeak dira zentroen parte-hartzeko oinarriak ezartzea eta zentroek erabiltzen dituzten material didaktikoak zein curriculuma garatzeko baliabideak, euskarri inprimatuan edo digitalean, diruz laguntzea, baita horiei lotutako lizentzia digitalak finantzatzea ere. 2025-2026 ikasturtean, Lehen Hezkuntza zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailak ematen dituzten Eusko Jaurlaritzaren titulartasuneko ikastetxe publiko guztiak sartu ahalko dira Programan.

DOKUMENTAZIOA

1DBH

Programan parte hartzeko bete ondorengo dokumentua eta entregatu ikastetxeko idazkaritzan, irailaren 3a baino lehenago.

1DBH konpromisoa

2DBH / 3DBH / 4DBH

Programan parte hartzeko bete ondorengo dokumentua eta entregatu ikastetxeko idazkaritzan, irailaren 3a baino lehenago.

2DBH-3DBH-4DBH konpromisoa

UKO

Ikasleren batek ez badu parte hartu nahi Programan, eranskin hau bete eta 2025eko uztailaren 11 baino lehen ikastetxean entregatu behar da.

UKO egiteko eranskina

Programa hiru lerroren bidez finantzatuko da:

a) Inprimatutako materiala berrerabiltzea.

b) Material didaktikoa eskuratzea, edozein formatutan.

c) Erabilpen orokorreko curriculum-materiala, edozein formatutan.

Programaren alderdi nagusiak

Finantziazioa

  1. Hezkuntza Sailaren ekarpena:
    • 35 € Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzeko.
    • 103 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasle bakoitzeko.
  2. Ikasle bakoitzaren ekarpena: Ikasleek urtero egin beharreko banakako ekarpenak honako hauek dira:
    • 27 € Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
    • 30 € Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
    • 31 € Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
    • 41 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
    • 45 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.

Eskuratzeko Prozedura

Ikasturtea hasi aurretik, ikasturtean zehar erabiliko diren material didaktikoen eta curriculuma garatzeko baliabideen zerrenda emango die ikastetxeak ikasleei; material horiek EKk zehaztutako saltokietan erosiko dira. Materialak eta baliabideak aurrez adierazitako saltokietan edo hornitzaileetan jaso behar dira, ikastetxeko batzordeak ezarritako prozeduraren arabera. Hondatutako materialaren zein baliabideen kasuetan, horiek berrezartzea ikastetxeari dagokio, baita berezko material didaktikoak ekoizteko beharrezkoak izango dituen materialak zein tresnak eskuratzea ere.

Erabilera eta zaintza

1.- Ikastetxeak erabakiko ditu honako hauek:

  • Ikasleen esku utzitako material didaktikoak eta curriculuma garatzeko baliabideak erabiltzeko eta zaintzeko arauak.
  • Arduradunari dirua eskatzeko prozedura, material eta baliabide horiek galtzen baditu, edo ezin badira berrerabili behar bezala zaindu ez dituelako edo hondatuta daudelako.
  • Hartuko diren neurriak arduradunak eskatu zaion dirua ezarritako epean ordaintzen ez duenean.

2.- Berrerabil daitezkeen material didaktikoak eta curriculuma garatzeko baliabideak Hezkuntza Administrazioarenak izango dira, eta, ikasturtea amaitu ondoren, ikastetxean bertan geratuko dira hurrengo ikasturtean berrerabiltzeko, ongi zaindu direla eta hurrengo ikasturtean berrerabiltzeko moduan daudela egiaztatu ondoren.