Laudio BHIko IGEk ondorengo informazioa helarazi nahi die ikastetxeko familiei:
Zure parte hartzea behar dugu!
Urtearen hasierarekin berriro harremanetan jartzen gara zuen seme-alaben hezkuntza-prozesuan parte hartzera animatzeko, ikastetxeko estamentuan parte hartuz. Familiak institutuan inplikatzeko eta lankidetzan aritzeko behar horretan sinesten dugu; eta horregatik, IGEan ikastetxearekin batera lan egiten dugu institutuak eskaintzen dituen proiektuak eraikitzeko. Horrela, gure seme-alaben hezkuntza-garapenean parte hartu dezakegu.
Partaideak izateko bi aukera eskaintzen dizkizuegu:
-
- Familia gisa elkartu dezakezue, urteko familia-kuota ordainduz: Familia bakoitzeko 10€-ko kantitatea sartu dezakezue honako kontu korrontean: ES1030350045290450036507
- Kudeaketa-taldean lagunduz: Interesatuei bilera batera deitzen zaie datorren asteartean, urtarrilaren 17an, institutuko liburutegian 18.00etan.
Anima zaitezte eta eman izena IGEan, tutoreen bidez orri hau beteta entregatuz edo gure emailera (ige@laudiobhi.eus helbidera) bidaliz.