Erasmus+ Europar Batasuneko mugikortasun-programa bat da, Europan hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko sortutako programa bat. 2011tik, Laudio BHI hainbat Erasmus proiektu garatzen aritu da etenik gabe.

Programa honen barruan urriaren 17tik 21era Lituaniako, Greziako eta Italiako 30 ikasle eta 8 irakasle egongo dira gure artean. Ikusten duzuenez jardueraz beteriko aste oso bat prestatu diete gure ikastetxeko irakasle eta ikasleek. Espero dezagun gurean pasatuko duten aste honetan Laudio eta gure lurraldeko zenbait gune ezagutu eta gozatzeko aukera izatea.