BIZIKIDETZAREKIN KONPROMETITUAK:

LAUDIOKO FAMILIENTZAKO DEKALOGOA

Gure udalerriko ikastetxeetako zuzendaritzatik, Udalarekin lankidetzan, gogoeta egitera eta jarraibide hauek praktikan jartzera gonbidatzen zaituztegu, gure seme-alabentzat ingurune segurua, errespetuzkoa eta osasuntsua sustatzeko.

Izan gaitezen haien ispilu

Umeek ikusten dutenetik gehiago ikasten dute esaten diegunetik baino. Guk errespetua erakusten badugu, haiek berdin erantzungo dute.

Zaindu dezagun hizkuntza

Saihets ditzagun beste pertsona batzuk mindu ditzaketen irainak edo hitz mingarriak, baita konfi antzazko testuinguruetan edo “txantxetan” ere. Helduon hitzek adingabeen jarrerak balioztatzen dituzte.

Ospa dezagun aniztasuna

 Laudio herri anitza da. Hezi dezagun desberdinarekiko jakin-minean eta errespetuan, jatorria, kultura, generoa edo gaitasunak edozein direla ere. Desberdintasunak irakasten digu; intolerantziak isolatu egiten gaitu. 

Sustatu dezagun elkarrizketa gatazkak konpontzeko

Ezabatu ditzagun “jotzen bazaituzte, jo zuk ere” edo “indarra erabiliz defendatzeko baimena duzu” bezalako mezuak. Irakats diezaiegun hitz egiten, elkarri entzuten eta konponbideak bilatzen, eta erreferentziako heldu bati laguntza eskatzea heldutasun-ekintza dela, ez ahultasuna.

Suspertu dezagun enpatia

Galde diezaiegun gure seme-alabei: “Zure ustez, nola sentitzen da beste pertsona?”. Besteen lekuan jartzen laguntzea da agresibitatearen eta jazarpenaren aurkako antidoto onena.

Jar ditzagun muga argiak indarkeriaren aurrean

Tolerantea izateak ez du esan nahi dena onartzea. Adingabeek ulertu behar dute portaera oldarkorrek edo diskriminatzaileek ondorioak dituztela eta ez direla onargarriak gizarte zibiko batean.

Kontrastatu dezagun epaitu aurretik

Berehalakotasunaren aroan bizi gara. Eskola-gatazka bati buruzko zurrumurru bat edo informazio bat egiazkotzat eman aurretik, azter ditzagun iturriak. Saihets dezagun bizikidetza kaltetzen duten egiaztatu gabeko informazioak zabaltzea.

Eman diezagun laguntza digitala eta kontrola

Mugikorra ez da jostailu bat, mundura irekitako leiho bat baizik. Egin dezagun tutorizazio aktiboa erabilera segurua eta arduratsua bermatzeko, besteentzat mingarria izan daitekeen edukirik parteka ez dezaten. Sare sozialetan kontsumitzen duten edukia gainbegiratzea funtsezkoa da mezu gorrotagarrietatik edo estereotipo kaltegarrietatik babesteko.

Zaindu ditzagun espazio komunak

Bizikidetza gure ingurunea zaintzean ere adierazten da. Guztion ardura da gure udalerriko parkeak, kaleak eta leku publikoak garbi eta egoera onean mantentzea, komunitate osoak goza ditzan.

Egin dezagun komunitatea

Hezkuntza herri osoaren eginkizuna da. Guztion arteko konpromisoak eta eguneroko ekintza txikiek egiten dute Laudio leku hobea. Elkarrekin jardunez, ingurune babestuagoa eta atseginagoa sortzen dugu gure seme-alabentzat.