2023-2024 ikasturtean eskola-garraiorako eskubidea izan arren ikasturte honen hasieran enpresek zerbitzu hori eman ez izanak eragin dien ikasleentzako ezohiko laguntzen deialdia atera da. 

Honako hauek izan daitezke deialdi honen onuradun: Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren mailako ikasleak, Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoak, Lehen Hezkuntzakoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoak, baldin eta Hezkuntza Sailak kontratatutako ibilgailuek egiten dituzten ibilbideetan eta joan-etorrietan eskola-garraioa izateko eskubidea badute, eta ikasturte hasiera honetan zerbitzu hori eman ez izanak eragin badie.

Kilometroko 0,29 euroko kopurua ordainduko da, kontuan hartuta etxetik ikastetxerako joan-etorriko bi ibilbide eskola-egun bakoitzeko, jardunaldia zatitua den kasuetan; eta joan-etorriko ibilbide bat jardunaldi jarraituko eskola-egun bakoitzeko. Distantziak neurtzeko, “GeoEuskadi” kartografian oinarritutako tresna erabiliko da

Eskabide-orriak telematikoki zein paperean aurkeztu ahal izango dira ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxeko zuzendaritzan. Hilabeteko epea izango da horretarako, irailaren 27an hasi eta urriaren 26ra arte.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN