Ekainaren 1ean, batxilergoko 1. mailako ikasleak San Mamesera gerturatu ziren Dani Vivian Athletic Klubaren jokalariarekin Kafkaren Metamorfosia komentatzeko. Irakurketa Kluba Athletic Fundazioak sustatutako ekimena da eta esperientzia oso aberasgarria izan zen ikasleentzat. Vivianek bere irakurzaletasunaz hitz egin zien eta animatu zituen ikasleak irakurtzen jarraitzera.

Mila esker Dani Vivian eta aupa Athletic!