IZENA EMATEKO: apirilaren 8tik apirilaren 19ra

Argitaratu da 2024-2025 ikasturtean Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegia.

24-25 ikasturtean Laudio BHIn Batxilergoa  egiteko aurrematrikula epea apirilaren 8an hasi eta apirilaren 19an bukatuko da. Ikastetxeko idazkaritzan edo online egin daiteke, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez (argibide eta dokumentazio guztia hemen).

Matrikulatzeko epea ekainaren 17tik uztailaren 2ra bitartean izango da:

 

1. Batxilergoko ikasgaiak aukeratzeko inprimakia