MANIFESTAZIO ZARATATSUA: Apirilak 21 Laudion 18:00etan.

 

Dakizuenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren erabakiek kalte handia egin digute azkenaldian Aiaraldeko eskola publikoetan

  • Lehenik eta behin, Zabaleko (Amurrio) itxi nahi izanaren albistea izan zen.
  • Iaz, Mendiko (Amurrio) izan zen kaltetua, matrikula bat beste ikastetxe batera bideratu zutelako 3 urteko ikasgeletan linea bat itxi ahal izateko.
  • Duela gutxi, Aretako 2 urteko gela bertan behera utzi nahi zutela jakin genuen.
  • Eta orain, arazoa 2023-2024. ikasturterako matrikulazioekin dugu:
    Lamuza ikastetxeko matrikula bat Laudioko Ikastolara bideratu dute, bi neba-arreba bananduz, eta Zabalekoko matrikula bat Amaurrera (Amurrio) bideratu dute, horrela, 2 urteko eta 3 urteko haurrak batzen dituen gela bat
    izateko.

 

Guri kalte egiteko, zein izango da Sailaren hurrengo ideia?
Desagertarazi nahi gaituzte, baina ez diegu utziko. Horregatik, familia guztiei eskatzen dizuegu datorren ostiralean, hilak 21, ikastetxeko kamiseta jantzi, etxean duzuen kazolarik zaratatsuena hartu eta Laudioko Lamuza ikastetxetik 18:00etan aterako den manifestaziora joateko, gure seme-alabek eta etortzear dauden haurrek berme guztiekin hezkuntza publikorako eskubidea izaten jarrai dezaten borrokatzeko.
Denon artean gelditu ditzakegu bidegabekeria hauek!!

Aiaraldeko Eskola Publikoa Bizirik!!

Gora Euskal Eskola Publikoa!!!