Ikasleek urriaren 1etik aurrera gure jantoki zerbitzua erabili behar badute, izen-emate galdetegia bete irailaren 24a baino lehenago.
2025-26ko zerbitzuaren prezioak:
- Ohiko jankide: Astean 3 egun baino gehiago erabiltzen badu.
- Ez garraiatua: 4,60€ eguneko.
- Garraiatua: 3,30€ eguneko.
- Behin-behineko jankidea: Astean 2 egun edo gutxiagotan erabiltzen badu. Eguneko 5,20€ ordainduko du, garraiatuak zein ez garraiatuak.
Zerbitzuaren ordainketa zortzi hilabeteko kuota desberdinetan banatuko da (azarotik ekainera) eta hilaren 10ean inguru pasatuko zaizue.
Zerbitzua erabiltzeko izen-emate deialdi bakarra egongo da irailean zehar. Nahiz eta jantokian urrian ez hasi, baina geroago bai, gomendatzen dizuegu izen-ematea orain egitea. Izan ere, ezin dugu bermatu geroago nahi izatekotan plazarik egongo denik, zerbitzuaren plaza kopurua eta monitoreen arreta mugatuak direlako.
Osasun-arrazoiengatik menu berezi bat behar bada, ezinbestekoa da ziurtagiri medikoa aurkeztea.
Azkenik, gogoratu galdetegia bete ezik, ezin dela inor jantokian hasi.
Jantokirako izen-emate galdetegia erantzuteko klikatu HEMEN