ESKOLATZEA
Ikasketa hauetako eskolatze garaia: matrikula egiten da 16 urte betetzen den urtean eta 20 urte izan arte luzatzen da, nahiz eta Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko maiatzaren 30eko 77/2023 dekretuak, salbuespen gisa 21 urte izan arte luzatzea ahalbidetzen duen.
EDUKIAK ETA EGITURA
Zereginen ikaskuntzarako gelan burutzen den ikasketa prozesuak lau urtetan luzatzen da, bi zikloetan banatuta:
- Oinarrizko ikasketak
- Ikasketa espezifikoak.
Lehenengo zikloa edo oinarrizko ikasketak, 16 eta 18 urte bitartean garatzen da, eta 4 prestakuntza esparru hartzen ditu:
|
|
Bigarren zikloa, ikaskuntza espezifikoena, 18 eta 20 urte bitartean garatzen da, eta prestakuntza esparru hauek hartzen ditu:
|
|
Ikaskuntza espezifikoen zikloak lantokiko prestakuntza garaia barne hartzen du lan berezi edo arruntetako lantokietan, ikasleen baliabideei egokitutako ezaugarriekin.
Hona hemen ikasleek egindako ekintza batzuen adibideak
Oinezkoak
Bide Segurtasuna
ZIG gelako ikasleok bide-segurtasuna landu dugu. Oinezkoen seinaleak ezagutu, joan-etorriak arretaz egiten ikasi… eta ondoren, mural bat osatu.
Kontsumobide
Kontsumo Arduratsua
Kontsumobideko tailerrak. Adibidez, “¿Cómo nos venden lo que comemos?” tailerra. Besteak beste, ondorengoak ikasteko:
- Iragarkietan agertzen den informazioa kritikoki hausnartzea.
- Osagaien ordenak jakietan, hauen kantitatea adierazten dutela.
- Jaki osasungarriak aukeratzen.
- Iragarkietan agertzen diren jakiak ondo ezagutzea eta osasungarriak diren ala ez baloratzea.
Hausnarketa polita, askotan ez dakigu zer gauden kontsumitzen eta!
Bilbo
Berreginen Museoa
“Museo de reproducciones” -era bisita. Bertan konstelazioekin erlazionatutako zenbait istorio ezagutu eta jainko eta jainkosa ezberdinen estatuak ikusteko. Amaitzeko, tailer bat, bakoitzak bere horoskopoan oinarrituta bere konstelazioa egiteko.
Birziklatu, Gutxitu eta Berrerabili
Birziklapena
Gelan, birziklapenaren garrantzia lantzen dugu. Ikasitakoa mural batean jarriz.
Bilbo
Aireportuan
Bidaia bat egiten dugunean zertan fijatu behar garen ezagutzeko irteera aireportura.
Bilbo
Doña Casilda parkea eta inguruak
Bilbora irteera. Bertan, Doña Casilda parkean dauden zuhaitz mota desberdinak ezagutzera. Ibilaldi polita Bilbotik eta Guggeheim museo ingurutik.