ORIENTAZIO ZERBITZUA

Ohar honen bidez, IES Laudio BHIko orientatzaileek, Itziar  Caminok, Izaskun López de Torrek eta Nerea Reketak , ikasle eta gurasoei orientazio zerbitzuaren berri eman nahi dizuegu. Gurekin kontaktatzeko, tutorearen bidez egin dezakezue edo zuzen institutuko telefonora deituz  945 18 70 28.
 

Hona hemen orientatzaileen funtzioak

  • Aholkuak ematea eta koordinatzea irakasleak tutoretza lanetan, tutoreekin jardunez taldean zein banaka.
  • Aholkuak eman bai irakasleei bai gurasoei, ikasleari zein ikastaldeari dagozkion arazoetan.
  • Taldeko tutoreekin eta irakasle taldeekin aztertzea ikasleek ikasteko dituzten zailtasunak eta aholkuak ematea.
  • Bere gain hartzea ikastetxeko ikasleen orientabide pertsonal, akademiko eta lanekoa arreta pertsonalaren bidez.
  • Ikastetxean sortu ahal diren jokabide eta elkarbizitza arazoei aurre hartu eta konponbidea ematen laguntzea.
  • Mintegiko zerbitzu desberdinetan dauden ikasleen jarraipena egitea (Curriculo Desberdineko gelak, Zereginen Ikaskuntzarako Gela, Gela Egonkorra eta Heziketa Bereziko Gelak…).
 
Agur bero bat.
Itziar, Izaskun eta Nerea