BIDELAGUNA
Askotan gelatik eta ikastetxetik kanpo zaila egiten zaigu ikasle profil zehatz batekin lan egitea, batez ere familia batzuen gizarte-egoera desabantailatsua dela eta. Bidelaguna proiektua DBH 1 eta 2. mailako ikasle talde horri zuzenduta egongo da eta espazio fisiko bat ikastetxean bertan eskainiko dio, non begirale bat hutsuneak betetzen saiatuko den bai motibazioa eta lanaren antolaketaren aldetik, bai oinarrizko gaitasunak garatzen lagunduz. Proiektuaren koordinatzaileak begiralea, zuzendaritza taldea, arloko irakasleak eta tutoreekiko zubilana egingo du.
Helburuak
- Ikasleei arreta indibiduala eta kolektiboa ematea, nork bere autoestimua eta arrakastarako itxaropena hobetu dezan.
- Ikasleen denbora librea betetzeko aukera ematea eskola atzerapena gutxiagotuz edota prebenituz.
- Ikasleen oinarrizko gaitasunak hobetzea: ikasten ikastea, irakurmena, idazmena, mintzamena, entzumena, matematika, lanaren antolaketa.
- Ikasleei baliabide teknikoak eta euskarri digitalean trebatzeko laguntza ematea.
- Familien inplikazioa lortzea eta ikastetxearekiko harremanak sustatzea.