ORIENTAZIO ZERBITZUA
Ohar honen bidez, IES Laudio BHIko orientatzaileek, ikasle eta gurasoei orientazio zerbitzuaren berri eman nahi dizuegu. Gurekin kontaktatzeko, tutorearen bidez egin dezakezue edo zuzen institutuko telefonora deituz 945 18 70 28.
Hona hemen orientatzaileen funtzioak
- Aholkuak ematea eta koordinatzea irakasleak tutoretza lanetan, tutoreekin jardunez taldean zein banaka.
- Aholkuak eman bai irakasleei bai gurasoei, ikasleari zein ikastaldeari dagozkion arazoetan.
- Taldeko tutoreekin eta irakasle taldeekin aztertzea ikasleek ikasteko dituzten zailtasunak eta aholkuak ematea.
- Bere gain hartzea ikastetxeko ikasleen orientabide pertsonal, akademiko eta lanekoa arreta pertsonalaren bidez.
- Ikastetxean sortu ahal diren jokabide eta elkarbizitza arazoei aurre hartu eta konponbidea ematen laguntzea.
- Mintegiko zerbitzu desberdinetan dauden ikasleen jarraipena egitea (Curriculo Desberdineko gelak, Zereginen Ikaskuntzarako Gela, Gela Egonkorra eta Heziketa Bereziko Gelak…).