ESTETIKA ETA ILEAPAINKETA JARDUEREN HEZIKETA-ZIKLOAK
IES LAUDIO BHI
IES Laudio BHIn eskaintzen ditugun heziketa-zikloei buruzko informazioa
ESTETIKA
ERDI-MAILAKO ZIKLOA
ESTETIKAKO ETA EDERGINTZAKO TEKNIKARIA
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Prozesuan zehar bezeroari arreta egiteko, enpresak ezarritako protokolo-arauak aplikatuta eta zerbitzuan kalitatea lortuta.
• Materiala, tresneria eta instalazioak erabilera-baldintza aproposetan mantentzeko.
• Makillaje soziala egiteko, hura pertsonalizatuta eta bezeroaren beharretara egokituta.
• Ilea depilatu eta koloregabetzeko, prozedura mekaniko eta produktu kimiko egokiak erabilita.
• Eskuak, oinak eta azazkalak edertzera eta zaintzera zuzentzen diren manikura- eta pedikura-teknikak aplikatzeko.
• Azazkal artifizialak prestatzeko, bezeroen eskarien araberako teknika eta diseinua banan-banan aplikatuta.
• Lurrinen, usain gozoen eta produktu naturalen inguruan aholkatzeko, bezeroaren ezaugarri pertsonalak, sozialak eta profesionalak kontuan izanda.
• Estetika-kabinako tratamenduaren ondoren egin beharreko zainketen eta bizi-ohitura osasungarrien berri emateko bezeroei.
• Irudi pertsonaleko enpresa baten esparruan produktuak eta zerbitzuak sustatu eta merkaturatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Edergintza-zentroetako eta estetika-kabinetako teknikari estetizista.
• Makillatzailea.
• Azazkal artifizialetako teknikaria.
• Depilazioko teknikaria.
• Manikura eta pedikurako teknikaria.
• Estetika-enpresetako harreragilea.
• Estetikako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.
• Sektoreko enpresetako merkataritza-agentea.
• Lurrin-dendetako eta drogerietako aholkularia edo saltzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek irudi pertsonalarekin zuzenean lotutako enpresa ertain eta txikietan egiten du lan; zehazki, estetikako eta ile-apainketako zerbitzuen sektoreko establezimenduetan, eta, orokorrean, irudi pertsonaleko eta kosmetikako produktuen salmentarekin lotutako establezimenduetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
• Beltzarantze artifiziala, erradiazio ultramorea erabiliz.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak. (231 o.)
• Makillajea. (147 o.)
• Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea. (165 o.)
• Eskuetako eta oinetako estetika. (132 o.)
• Azazkal artifizialetarako teknikak. (84 o.)
• Analisi estetikoa. (99 o.)
• Estetika-kabinako jarduerak. (147 o.)
• Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak. (99 o.)
• Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia. (132 o.)
• Lurringintza eta kosmetika naturala. (84 o.)
• Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta (99 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
ILEAPAINKETA
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA
ILE-APAINKETAKO ETA ESTETIKAKO OINARRIZKO PROFESIONALA
Sartzeko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Estetikako eta ile-apainketako produktuak hartzea eta segurtasun-baldintzetan biltegiratzea.
• Tresneria, lanabesak eta lan-eremua prestatzea, erabilera- eta higiene-baldintza egokietan utziz.
• Bezeroa eroso jartzea eta babestea -erabili beharreko teknikaren arabera- eta higiene- eta segurtasun-baldintzak bermatzea.
• Eskuetako eta oinetako azazkalak edertzeko oinarrizko teknikak aplikatzea, azazkalen itxura hobetzearren.
• Biloa depilatzeko teknikak aplikatzea, eta aurreko eta ondorengo zaintzei buruzko aholkuak ematea bezeroari.
• Biloa apaintzea, produktuen esposizio-denbora kontrolatuta.
• Aurpegiko makillaje soziala eta fantasiazkoa egitea, bezeroaren beharretara egokituta.
• Ilea eta buruko ile-larrua garbitzea eta atontzea.
• Ilean aldi baterako forma-aldaketak egiteko orrazkerari hasiera ematea.
• Forma iraunkorreko aldaketak egitea, eta horretarako, muntaia egitea eta beharrezko kosmetikoak aplikatzea.
• Ilearen kolorea aldatzea, kosmetikoak aplikatuta eta ezarritako esposizio-denbora kontrolatuta.
• Eskuetako eta oinetako azazkalak edertzeko oinarrizko teknikak aplikatzea, azazkalen itxura hobetzearren.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ile-apainketako laguntzailea.
• Manikurako eta pedikurako laguntzailea.
• Makillajeko laguntzailea.
• Depilazioko laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Irudi pertsonala; Ostalaritza eta turismoa; eta Elikagaien industriak).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek, oro har, besteren kontura egiten du lan, teknikari arduradunen gainbegiradapean, ile-apaindegietan eta edergintza-aretoetan, baita ile-apainketako eta/edo estetikako aretoetan, gimnasioetan edo hoteletako, zaharren egoitzetako, ospitaletako edo bainu-etxeetako edergintza-zentroetan ere. Era berean, autonomiaz egin ditzake ile-apainketako, manikurako, pedikurako, depilazioko eta makillajeko oinarrizko zerbitzuak.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Lanbide-ingurunea prestatzea. (99 o.)
• Azazkalen oinarrizko zaintza estetikoak. (99 o.)
• Depilazio mekanikoa eta alferrikako ilea koloregabetzea. (96 o.)
• Makillajea. (132 o.)
• Ilea garbitzea eta ilearen forma aldatzea. (165 o.)
• Ilearen kolorea aldatzea. (132 o.)
• Bezeroentzako arreta. (48 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
Ile-apainketa aukera:
• Irudi-aldaketako prozesuak: hastapenak. (120 o.)
• Oinarrizko ile-mozketa. (96 o.)
Estetika aukera:
• Aurpegi eta gorputzaren oinarrizko higiene eta hidratazioa. (120 o.)
• Norberari egokitutako makillajea. (96 o.)