JANTOKIRAKO KUDEAKETA ZUZENA
ARDURADUNA: Gurne
HEZITZAILEA: Carmen
ZAINTZAILEAK: María eta Lara
SUKALDE ARDURADUNAK: Ana Isabel
Astelehenetik ostegunera 13:30 – 14:00
945 18 70 28
jantokia@laudiobhi.eus
ESKOLA JANTOKIAREN ERABILERARAKO ARAUAK ETA OHITURAK
Bere seme-alabei buruzko jantokiari dagokion informazioa nahi duten guraso edo tutoreek astealehenean 13:00etatik 14:00etara jaso dezakete. Edozein arazo, kexa edo iradokizun azaldu nahi badute jantokiko arduradunarekin edo begiraleekin jar daitezke harremanetan.
Hala ere, ikasturtean zehar guraso edo tutoreek, nota akademikoekin batera hauxe ere jasoko dute: ikasleak jantokian, mahaian duen portaera eta janariaz egiten duen probetxuaren gaineko ebaluazioa. Behin informatuta, sinatutako orri horren beheko aldea jantokiaren arduradunari itzuli behar izango diote.
- Eskolak goizez duten jantokirako izena eman duten ikasleek halabeharrez bertan jan behar dute. Arrazoi sendoren batengatik ez balitz hau beteko, institututik alde egin baino lehen jantoki arduradunari jakinarazi behar izango zaio. Atsedenaldian oharra pasatu ahal da.
- Umeren bat alergikoa balitz, jantokiko arduraduna jakinaren gainean jarri beharko da idatziz (medikuaren agiriarekin).
- Jantokiko orduetan ikasleak ez dira aterako hezkuntza esparrutik, ez bada bere guraso edo tutorearen baimen idatziarekin.
JANTOKIAN
- Astero ikasle arduradun bat egongo da mahai-ilara bakoitzean, beste ardura nagusia ikaskideei bazkaria ematea izanik.
- Arduradun horrek bere ardurapeko mahaien zerbitzuaren beharren gainean egon behar du. Falta den oro hurbilduko du: ura ogia, mahai-tresnak…
- Ikasleek bazkaltzen amaitu ostean, arduradunek mahaia jasoko dute (platerrak, mahai-tresnak….) eta, janari-hondarrak zakarrontzira bota ondoren, ontziak gurditxora eramango ditu.
Ez dut bakarrik bazkaltzen, eta nire lagunekiko errespetuagatik:
- Ganoraz jantokian sartzen naiz. Barruan nagoenean ahots normalaz hitz egiten dut, guztiok ulertu ahal izateko, sekula ere ez oihukatuz.
- Beti zuzen eta arduraz jokatzen dut.
- Mahaikoak ganoraz erabiltzen dut. Ez naiz haiekin jolasten.
- Janariarekin ezin dut jolastu janaririk ez lurrera ez ikaskideen kontra bota.
- Ezer behar dudanean, arduradunari eskatzen diot zuzen eta oihukatu gabe.
- Atsegina eta esker onekoa naiz. Mesedez, eskerrik asko,… erak erabiltzea.
- Hondakinak plater batean eta mahaikoak beste batean biltzen ditut, zerbitzarien lana erraztearren.
- Bazkaria amaitu arte neure aulkian dagokion moduan jesarrita geratzen naiz.
- Ez dut ez janaririk ezta ontzirik ere jantokitik kanpora aterako.
Nire betebeharrak hauek dira:
- Denetarik jan behar da, gutxienez burruntzali bat, xerra bat,…
- Arau guztiak betetzea; haien artean ordutegia errespetatzea.
- Jantokiko arduraduna, zaintzaileak eta sukaldeko arduraduna errespetuz tratatzea. Denetan kasu egiten diet eta beren aginduei jaramon egiten diet.
- Bai gure artean bai zaintzaileekin Euskara harreman hizkuntza izango da.
- Euria ari duenean estalitako patioan jolas egin.
IKASTOKIAN
- Jantoki ordutegiaren barruan zabalik egongo den ikastokia antolatu da.Horra edozein lan edota eskola ekintza (ikasi, irakurri, margotu, gaiak prestatu, ariketak egitea…) egin nahi izanez gero ikasle oro joan daiteke.
- Ikastokira ekintzetarako behar den materialaz joan behar da. Ezin da berbarik egin ezta lanean diharduten ikaskideak molesta ditzaketen ezein ekintzarik ere egin.
- Behar den moduan ibili ez edo denbora pasa dabilena ikastokitik botako dugu eta arduradunak erabakitzen duen egun kopuruan zehar ezin izango da bertara joan.
JANTOKIKO ARAUTEGIA
Orain arte ikusi dituzun eta segidan irakurriko dituzun arauek jantokiko jarduera bideratu behar duten hezkuntza eta antolaketa helburuak betetzeko balio izango dute.
Finkatutako arauak hausteak edo era ezegoki batean betetzeak zaintzaileek, jantokiko arduradunak edo, larritasun nabariko kasuetan, OOGKO BATZORDE IRAUNKORRAK diziplina-zigorrak jartzea ekarriko dute. Jantoki-batzordeak ikasle baten aldiko edo behin-betiko kaleratzea jantokiko arduradunaren proposamena jarraituz bakarrik egin dezake.
Jantokiko arau-hausteek honelako hutsegiteetarako bidea emango dute:
ARAU-HAUSTE ARINAK
- Eskola-jantoki zerbitzu honen funtzionamendu normalari zeharka eragiten dioten oinarrizko eta funtsezko arauak betetzen ez direnean. Ikasle arau-hauslea bazkal ondorenetik eskolak hasi arte hezkuntza edo gizabide jardueraren bat garatuz zigortua izango da.
- Bost arau-hauste arin egitea arau-hauste larri bat izango da.
ARAU-HAUSTE LARRIAK
- Jantokiaren jardun normala arrazoirik gabe eta era larrian asaldatzea.
- Lagunak eta bere jolasak ez errespetatzea. Errespetugabea edo bortitza izatea. Hurkoa iraintzea.
- Gelak behar den bezala ez erabiltzea. Ateak edo hormak zikintzea edo pintatzea.
Ezarriko de zigorra gizabide jardueretan aritzea izango da egun bat eta zazpi artean. Ikaslearen jantoki zerbitzutik aldi bateko kanporatzea ere suposa lezake, arestian aipaturiko egun kopurutan. Hiru arau-hauste larrik arau-hauste oso larrirako bidea jarriko lukete.
ARAU-HAUSTE OSO GOGORRAK
- Jantokiaren jardun normala arrazoirik gabe eta era izugarri larrian asaldatzea
- Bai ikastetxeko material nahiz egoitzak bai ikas komunitateko beste kideen ondasunak apropos hondatzea.
- Ikastetxetik alde egin jantokiko ordutegian
- Jantokiko langile, arduradun, hezitzaile, zaintzaile eta bazkalkideekiko errespetu ez larria erakutsi.
- Ikastetxean erretzea.
- Ikaskideren bati edo ikastetxeari lapurtzea.
Edozein falta idatziz tutoreari pasako zaio eta ikasturte honetako eskola txostenean sartuko da.
Arau-hauste oso larriek diziplina txostena zabaltzea ekarriko dute batera; honen ondorioz ikastetxetik edo jantokitik betiko edo denbora baterako kanporatua izan zaitezke.
Zigor orok suposatzen du ezin daitekeela jolasetan edo astialdirako programatzen diren ekintzetan parte hartu zigorrak dirauen bitartean, eta zigorra ezarri duenaren ardurapean egongo dela.
OHARRA
Ekintza moduan hau ulertzen da:
- Hezkuntza ekintzak: irakurri, idatzi,…
- Gizabidezko ekintzak: Erratza pasatu, mahaiak batu, zikindutakoa garbitu,…
INTERESEKOA
Eskolaz kanpoko irteera badago, enpresa hornitzaileak janaria (tortila edo solomo ogitartekoa, fruta, yogurra eta botila ur) ekar dezake baina hori nahi duen ikasleak berak jantoki arduradunari 48 ordu lehenago ohartaraztea ezinbestekoa da, horrela dagokion eskaera egin ahal izateko.
OOGko BATZORDE IRAUNKORRAK
* Ohiko jankidea ikasturtean zehar jantokira datorrena da. Kurtsoa bukatu aurretik etortzeari uzten badio, hau da, baja bada) ez-ohikotzat hartuko da 5,50€/menu arteko aldea ordaindu beharko du.