Foru Gobernu Kontseiluaren 273/2025 Erabakia, maiatzaren 20koa
Arabako Foru Aldundiaren diru laguntzak
2024/2025 ikasturtean oinarrizko lanbide heziketako, batxilergoko, erdi edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin dituzten eta bizi diren udalerritik beste batera joan behar duten ikasleei garraiorako dirulaguntzak emateko deialdia.
Alderdi nagusiak
Beste udalerri batera joan behar duten ikasleen garraioa erraztea du helburu laguntza honek
Laguntza motak
- Tarte orokorra
- Tarte Osagarria: (tarte honetako laguntza jasotzeko baldintza hauek bete behar dira)
- Garraio publikoko txartela (Bat, Barik, Mugi) erabili bada edo udalerri batek sustatutako eta Arabako Foru Aldundiko sail eskudunak baimendutako garraio kolektibo itunduaren edo linearen erabiltzailea dela egiaztatzen bada.
- Ikasturtean zehar ikastetxera egindako joan-etorrien ehuneko 50 garraio txartel publikoa erabiliz egindakoa izan behar da.
- Eskola garraio kolektiboa erabili bada, ezinbestekoa izango da kuota guztiak ordaindu direla egiaztatzea.
Eskaerak aurkezteko epea eta modua
-
2025eko ekainaren 16tik 30era
- Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, telematikoki gaitutako izapide espezifikoaren bidez: https://egoitza.araba.eus/eu/-/tr-convocatoria-gastos-desplazamiento-estudios-no-universitarios.
- Gazteriaren Foru Erakundearen erregistroan: norberak edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez, Gazteriaren Foru Erakundeak Gasteizko Jesusen Zerbitzariak kaleko 5. zenbakian dituen bulegoetan, 12:00etatik 14:00etara.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetatik edozein.
Hartzaileak
Tarte orokorra:
-
30 urtera arte (2025ean)
-
Araban edo Trebiñuko enklabean erroldatuta
-
Ikaslea eta ikastetxea udalerri ezberdinetan (gehienez 150 km)
Nori zuzenduta
2024/2025 ikasturtean ondorengo ikasketak egin dituztenei
- Oinarrizko Lanbide Heziketa
- Batxilergoa
- Erdi Mailako Heziketa Zikloa
- Goi Mailako Heziketa Zikloa
Laguntzen zenbatekoa
Tarte orokorra (zenbateko finkoa):
- 0–40 km → 200 €
- 41–80 km → 280 €
- 81–150 km → 400 €
Aurkeztu behar den dokumentazioa
Erantsi behar den dokumentazioa (tartearen arabera):
-
Ikasketen matrikula ziurtagiria
- Familia liburua (adin txikikoa bada)
-
Bankuko titularraren egiaztagiria
-
Garraio-gastuaren egiaztagiriak (tarte osagarrirako)
-
Garraio txartel pertsonalizatuaren (Bat, Barik, Mugi…) fotokopia (tarte osagarrirako)