Laudio BHI-ko ikasleak Filosofia Olinpiadan
Laudio BHIko ikasleek parte hartu duten modalitate guztietan irabazle suertatu dira martxoaren 15ean Eibarko Armeria Eskolan ospatu den Euskadiko VI. Filosofia Olinpiadan.
Batxi.1eko Aizpea Azumendi, bi modalitateren garaile izan da, argazkian zein disertazioan, eta beste Laratz Sari bat Laudiora ekarri du
DBH.2ko Martin Larizgoitiak marrazketa filosofikoaren 1. postua eskuratu du eta baita euskarazko aurkezpen onenei UEUk ematen dizkien Laratz Sarietakoa ere
Gainera finaletan sartu dira beste ikasle batzuk ere: argazkilaritzan Luna Hageneier, dilema moralean Iraia Navarro eta Patience Idemudia