Historia
Ikastetxea 1953-54 ikasturtean sortu zen, industria eta meatzaritzako lan institutu gisa, Canciller Ayala izenarekin.
Denborak aurrera egin ahala, hezkuntza-eskaintzara egokitzen joan zen, harik eta 1997-98 ikasturtean Ugarte auzoko Gregorio Marañón Lanbide Heziketako institutuarekin bat egin zuen arte, institutu hau auzo horretako ikastetxe publikoa zen. Une horretatik aurrera Canciller Ayala-Gregorio Marañón de Llodio deitzen hasi zen.
Euskara irakasgaia 77-78 ikasturtean sartu zen, nahiz eta borondatezkoa izan eta eskola-orduetatik kanpo. Hala eta guztiz ere, ia ikasturte guztietan izan ziren eskolak. Lau urte geroago, 81-82 ikasturtean, institutua Arabako lehena izan zen D eredua ezartzen.
2010ean, arrazoi praktikoengatik, IES Laudio BHI deitzera pasatu zen, aurreko izena oso luzea zenez, askoz ere identifikagarriagoa eta erabilgarriagoa den izena hartu zuen.
Bere sorreratik, hirurogei urte baino gehiagotan zehar, Aiara eskualdeko erreferentzia historiko bakanetako bat izan da.
Kokapena
DBH · BATXILERGOA · Gela Egonkorra
Laudio Behekoa
Zumalakarregi 34 · 01400 Laudio
Tel: 945 18 70 28
Lanbide Heziketa · ZIG gela
Laudio Goikoa
Isasi Bidea z/g · 01400 Laudio
Tel: 945 18 70 30