HEDATZE PROIEKTUA
Laudio BHIko eskola-komunitateak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak barne antolamendua berriztatzeko HEDATZE proiektuarako 2022ko apirilaren 26ko deialdian parte-hartzea erabaki zuen.
HEDATZE proiektua aukera paregabea da gure ikasleei beste irakas-testuinguru bat eskaintzeko eta haien eskola-arrakasta berbideratzeko. Ekimen hau ikastetxeko ekitatea bermatzeko ere oso lagungarria izango zaigulakoan gaude, aisialdi-aukera dohakoak eskainiz eta hezkidetza eta bizikidetza une aberasgarriak bultzatuz.
Helburu orokorrak
- Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua hobetu, arratsaldean esparru zabalagoa eta malguagoa eskainiz, gure hezkuntza eskaintza aberastuz eta Eskola Komunitate osoko partaidetza bultzatuz.
- Hezkuntza Komunitate osoari arreta gehiago eta era zehatzagoan eskaini, bereziki gehien behar duen ikasleriari (EKITATEA) eta baita gehiago eskatzen duen ikasleriari (BIKAINTASUNA); ikasleei kalitatezko heziketa, integrala, aberatsa eta euskalduna bultzatuz.
- Ikastetxeak Hezkuntza Komunitateari eskaintzen dizkioten hornikuntzari etekina ateratzea, batez ere gelei, ordenagailuei, bideo-audio ekipamenduei, kirol-instalazioei… ikasleei beste aisialdi aukerak eskaintzen , dohainik eta euskaraz.
- Ikastetxearen giroa hobetu (eguerdiko eta arratsaldeko diziplina arazoak murriztu), ikasleen bizikidetza uneak malguagoak eta lasaiagoak sortuz.
- Ikasleen hezkuntza-arrakasta hobetu (errefortzu orduak, ikasketa autonomoa bultzatuz…) eta oinarrizko konpetentziak indartu, batez ere, hizkuntzetan eta ikas-autonomian.