Ikasleek urriaren 1etik aurrera gure jantoki zerbitzua erabili behar badute, izen-emate galdetegia bete irailaren 25a baino lehenago.

2026-27ko zerbitzuaren prezioak:

  1. Ohiko jankideak  (astean 3 egun baino gehiago erabiltzen dutenak)  4,60€ eguneko.
  2. Behin-behineko jankidea  (astean 2 egun edo gutxiagotan erabiltzen dutenak), eguneko 5,20€.

Zerbitzuaren ordainketa zortzi hilabeteko kuota desberdinetan banatuko da (azarotik ekainera) eta hilaren 10ean inguru pasatuko zaizue.

Zerbitzua erabiltzeko izen-emate deialdi bakarra egongo da irailean zehar. Nahiz eta  jantokian urrian ez hasi, baina geroago bai, gomendatzen dizuegu izen-ematea orain egitea. Izan ere, ezin dugu bermatu geroago nahi izatekotan plazarik egongo denik, zerbitzuaren plaza kopurua eta monitoreen arreta mugatuak direlako.

Osasun-arrazoiengatik menu berezi bat behar bada, ezinbestekoa da ziurtagiri medikoa aurkeztea.

Azkenik, gogoratu galdetegia bete ezik, ezin dela inor jantokian hasi.
Jantokirako izen-emate galdetegia erantzuteko klikatu HEMEN