Fisika Olinpiadak Euskadin
Laudio BHI-ko Aimar Garcia-Retamero Alba (2.BATXILERGOA) Estatu mailako Olinpiadarako sailkatu da.
Zorionak Aimar eta zorte on hurrengo fasean!
Espainiako Fisikako Errege-Elkarteak (RSEF), EHUrekin lankidetzan, Fisika Olinpiaden EAEko fasea antolatu du. Ekimen honen helburua fisika gazteen artean sustatzea eta Batxilergoko ikasle bikainenak saritzea da.
Olinpiada Espainiako bigarren hezkuntzako ikastetxeetako Batxilergoko 1. edo 2. mailako ikasleei, edota 2. graduko Lanbide Heziketako azken ikasturtekoei zuzenduta dago. Olinpiadaren lehen maila tokiko faseek osatzen dute (hogeita hamasei guztira), eta horietan hautatzen dira estatuko fasean lehiatuko diren ehun ikasleak. Azken fase honetan sailkatutako lehenengo bostek International Physics Olympiad (IPhO) txapelketan parte hartuko duen taldea osatzen dute, eta hurrengo lauek Iberoamerikako Fisika Olinpiadako (OIbF) taldea.
Txapelketa bi proba nagusitan banatu da:
- Proba Teorikoa: 2026ko urtarrilaren 16an ospatua (Leioa, Donostia eta Gasteizko campusetan).
- Proba Esperimentala: 2026ko otsailaren 20an, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
- Helburua: Fisikarekiko interesa piztea eta Nazioarteko Olinpiadarako (IPhO) bidea irekitzea.
- Parte-hartzaileak: EAEko ikastetxeetako Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak.
- Saria: Lehen hiru sailkatuek Espainiako fase Nazionalean parte hartzeko txartela lortzen dute.














