
Ate irekiak martxoaren 16an, 17:00etan ikastetxeko gimnasioan.
Ikasleak zein familiak gonbidatuta zaudete.
IZENA EMATEKO: martxoaren 16tik 27ra
Argitaratu da 2026-2027 ikasturtean Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegia.
26-27 ikasturtean Laudio BHIn Batxilergoa egiteko aurrematrikula epea martxoaren 16an hasi eta martxoaren 27an bukatuko da. Ikastetxeko idazkaritzan edo online egin daiteke, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez (argibide eta dokumentazio guztia hemen⇐).
Data garrantzitsuak:
- Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: martxoaren 16tik 27ra arte, biak barne.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 19a.
- Ohiko matrikula-aldia: ekainaren 15tik 30era, biak barne.
- Itxarote-zerrendaren indarraldia: irailaren 30era arte.















