Laudio BHIko bi ikasle finalistak Euskadiko VIII. Filosofia Olinpiadan
Aurtengo Olinpiadaren gaia honako hau da: “Eromena. On Kixote gaurko munduan”.
Sari banaketa ostiralean (martxoaren 13an) ospatuko da Lakuako Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusian, eta bertan erabakiko da zein ikaslek ordezkatuko duten Euskadi Estatu mailako finalean. Final hori apirilaren 16an eta 17an egingo da Ciudad Realen.
Zorionak gure ikasleei egindako lanagatik, eta zorte on finalean!
MARRAZKETA FILOSOFIKOAN:
DBH 2ko Nahikari Larrea Matesanz
ARGAZKILARITZAN:
Batxilergoko 1. mailako Leire Olagüenaga Larrinaga














