KORRIKA gure eskualdera helduko da eta beti bezala, gure ikastetxeak bere kilometroa izango du, 2385.ena, hain zuzen ere, Laudioalderekin partekatuko duguna. Aurtengo edizioak lo apur bat kenduko digu baina ondo dakigu guztiok zer xarma duen KORRIKAk gauez. Beraz, ahalegin apur bat egin eta anima zaitezte, ez zarete damutuko eta!!!

NOIZ?

Ostegunetik ostiralerako gauean, gaueko 03:44an

 

Lekukoa nork?

DBH4ko Saray Blancok, Malen Aranburuk, Izaro Lambarrik e Irati Sanchezek.

 

Nondik nora?

Puntu honetan hasi

eta Aldapa txirrindula dendara arte, gutxi gorabehera.