ZEREGIN IKASKUNTZARAKO GELA
Helburua adimen edota zentzumen desgaitasun ezberdinei lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten gazteak helduen bizitzarako trantsizioan laguntzea da.
ESKOLATZEA
Ikasketa hauetako eskolatze garaia: matrikula egiten da 16 urte betetzen den urtean eta 20 urte izan arte luzatzen da, nahiz eta LOEk salbuespen gisa 21 urte izan arte luzatzeko eskatzea ahalbidetzen duen.
EDUKIAK ETA EGITURA
Zereginen ikaskuntzarako gelan burutzen den ikasketa prozesuak lau urtetan luzatzen da, bi zikloetan banatuta:
- Oinarrizko ikasketak
- Ikasketa espezifikoak.
Lehenengo zikloa edo oinarrizko ikasketak, 16 eta 18 urte bitartean garatzen da, eta 4 prestakuntza esparru hartzen ditu:
- Komunikazioaren esparrua.
- Norberaren autonomiaren esparrua.
- Trebetasun sozialak eta komunitatean sartzearen esparrua
- Lanbidearen orientazioaren esparrua
- Bigarren zikloa, ikaskuntza espezifikoena, 18 eta 20 urte bitartean garatzen da, eta prestakuntza esparru hauek hartzen ditu:
- Oinarrizko formakuntza-
- Tutoretza eta lan orientazioa
- Izaera profesiona duten ikasketa espezifikoak.
- Jarduera osagarriak.
Ikaskuntza espezifikoen zikloak lantokiko prestakuntza garaia barne hartzen du lan berezi edo arruntetako lantokietan, ikasleen baliabideei egokitutako ezaugarriekin.
